FRUTAK

FRUTAK

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491721239
Any d'edició:
ISBN:
978-84-9172-123-9
Pàgines:
18
Enquadernació:
TAPA DURA
idioma:
EUSKERA
Ample:
160
Alt:
160
Disponibilitat:
DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)
Col·lecció:
ILARGIAN KULUKANTARI

Descompte:

-5%

Abans:

9,50 €

Després:

9,03 €
IVA inclòs
Comprar

Animaliak liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. Frutak liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate  berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren begia hezi eta belarria eztituko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.
 
 Bestalde, Oscar Villanen esku 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villanen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak literarioa eta plastikoa  doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.
 
 Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko  du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela. 
 Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.
 
 Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.
 
 «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Altres llibres de l'autor a Llibreria Jepi

  • ANIMALIAK -5%
    Titulo del libro
    ANIMALIAK
    Rubio, Antonio;Olaso, Xabier;Villán, Óscar
    Kalandraka/pamiela
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

Matèria a Llibreria Jepi

Kalandraka/pamiela a Llibreria Jepi

  • IPUINAK NAHASTEN! -5%
    Titulo del libro
    IPUINAK NAHASTEN!
    DELICADO, FEDERICO
    Kalandraka/pamiela
    Aitonak irakurtzen ari den egunkaria bazter utzi, eta ipuin bat kontatzen hasi zaio bilobari. Ipuina ezin klasi...
    No disponible

    16,50 €15,68 €

  • Arrats zapo bat -5%
    Titulo del libro
    Arrats zapo bat
    Nº EM
    Mutuberria, Maite
    Kalandraka/pamiela
    «Kontzzzo, bai azzzpertuta dagoela zzzapoa», pentsatu zuen eltxoak. «Zzzer egin nezzzake hura dizzztraitzzze...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    14,00 €13,30 €

  • Txoriak Kantari -5%
    Titulo del libro
    Txoriak Kantari
    Nº LU
    VILLÁN SEOANE, ÓSCAR / RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Kalandraka/pamiela
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    9,50 €9,03 €

  • Nor naiz ni? Animalien kumeak - Afrika -5%
    Titulo del libro
    Nor naiz ni? Animalien kumeak - Afrika
    Heras, Chema
    Kalandraka/pamiela
    «Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente...
    No disponible

    14,00 €13,30 €

  • Xirimiri -5%
    Titulo del libro
    Xirimiri
    Nº EM
    Pérez Hernando, Fernando
    Kalandraka/pamiela
    Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen h...
    DISPONIBLE (Lliurament en 1-2 dias)

    14,00 €13,30 €